Death Cafe solasaldia egingo dute gaur, Alameda kafetegian

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 7a, 10:43
Iñaki Peña Bandres osasungilea (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Martxoko esperientzia eta gero, bigarren aldiz antolatu dute Death Cafe egitasmoa. Gaur izango da Alameda kafetegian, 18:00etan hasita. Heriotzari eta bizitzari buruz solasean aritzeko parada izango dute parte hartzaileek. Amaia Artze eta Iñaki Peña Bandres osasungileek gidatuko dute saioa.