18 urteko gazte bat atxilotu dute, adin txikiko bat bortxatzea leporatuta

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 1a, 19:38

Gaur bertan jakinarazi du Zarauzko Mugimendu Feministak adin txikiko batek bortxatua izan zela salatu duela. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dio hilaren 27an, San Pelai bigarrenean, jazo zela gertakizuna. Biktimak salaketa jarri eta "berehala" ikerketa abiatu zuen Segurtasun sailak. Egunean bertan atzeman zuten 18 urteko gizonezko bat eta epailearen aurrera eraman zuten, espetxean sartzeko. Bihar elkarretaratzea egingo dute erasoa gaitzesteko, 12:00etan udaletxe aurrean.