Beste eraso sexista bat salatu dute gaur goizaldean

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 6a, 11:25
Pasa den igandean ehunka lagun bildu ziren udaletxe aurrean, sanpelaioetan izandako ustezko bortxaketa gaitzesteko.

Ertzaintzak baieztatu du gaur goizaldean ustezko eraso sexista bat izan dela Zarautzen. 17 urteko emakume batek salaketa formala jarri du, eta ikerketa abiatu dute ertzainek. Momentuz ez dute inor atxilotu eraso horrekin lotuta. Hamar egunean bigarren salaketa da.

Zarauzko Hitzak jakin duenez, erasoa goizaldeko 03:00etan izan da Desertu Txikiaren inguruan, eta salaketa 05:00 aldera jarri dute.