Kalerki 2017

Jende ugari bildu du Kalerkiren hasierak

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 7a, 07:43
'Sonata a cuatro pies' ikuskizuna, Frotoi Txikin (aritz Mutiozabal).

Atzo arratsaldean abiatu zuten Zarauzko XXIV. Kale Antzerki Jaialdia, bi ikuskizunekin. Alde batetik, Anita Maravillasek kalejiran jarri zituen herritarrak, hiru arrain-saltzaile berezik eta bi trikitilarik gidatutako Sardina bakalau animazio ibiltariarekin. Bestetik, Laura Kibelen eta Veronica Gonzalezen Teatro di Piedik Sonata a cuatro pies eskaini zuen Frontoi Txikin: oinekin antzeztutako obra musikatua. Batak zein besteak jende ugari erakarri zuen.

Emanaldiek gaur arratsaldean jarraituko dute, eta igandeko gauerdia bitartean, beste hamar bat saioz gozatzeko aukera izango da herriko hainbat kale eta txokotan.

Gaur, uztailak 7
19:00. Dira, dira, zezenak dira entzierroa zezen puzgarriekin, Recortauro (Madril, Espainia) taldearekin, udaletxe aurretik abiatuta.

20:30. Mr. Pichichi umorezko ikuskizuna, Philotajole (Euskal Herria) taldearen eskutik, Frontoi Txikin.

22:00. Clowna eta komedia nahasten dituen Lapur minak antzerki ibiltaria, Cia. Tornadorekin (Euskal Herria), udaletxe aurretik abiatuta.

23:00. Escaparate vivo instalazioa, Matias Zanottiren (Madril, Espainia) eskutik, Modelo aretoko erakusleihoan.


Bihar, uztailak 8
19:00. Surfer clown inprobisazioa eta clown parodia, Yeyo Guerrerorekin (Andaluzia, Espainia), malekoian (Duke Enea parean).

20:00. El fin de las cosas dantza garaikidea, Doos Colectivo (Euskal Herria) taldearen eskutik, malekoian (Dama parean). Karrikan deialdian aukeratutako lana.

20:30. Naufragio universal dantza ikuskizuna, Marco Vargas eta Chloe Brule (Andaluzia, Espainia) dantzarien eskutik, malekoian (Dama parean).

21:00. Birjantzi desfilea, Modelo aretoaren kanpoaldean. Matias Zanottik gidatutako birjantzi tailerreko ikasleek egindako lanekin desfilea.

22:00. Sagartu ikuskizuna (estreinaldia), Oinkari Dantza Taldearen eta Hika Teatroaren (Euskal Herria) eskutik, Munoa plazan.

23:00. Escaparate vivo instalazioa, Matias Zanottiren (Madril, Espainia) eskutik, Modelo aretoko erakusleihoan.

23:30. Anabas perkusio ikuskizuna, Lekittoko Deabruak (Euskal Herria), malekoian.