Nafarroa kaletik igaroko da 37.Donostiako Klasikoa

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 27a, 12:58
Donostiako Klasikoa eskualdetik igarotzen.

Larunbatean izango da Donostia-Donostia Klasikoa txirrindularitza proba, eta horrek eragina izango du inguruko errepideetan. 11:27an abiatuko da Donostiatik, eta eskualdeko hainbat herritatik pasatuko da, tartean Zarauztik. Oriotik igaro ondoren, N-634 errepidetik Zarautzera helduko da 12:15ak inguruan, eta txirrindulariek Nafarroa kalea zeharkatuko dute. Hori dela eta, 11:45a aldera itxiko dute etorbide hori, 12:30a arte gutxi gorabehera. Ondorioz, Nafarroa kalean aparkatutako autoak zein inguruko garajeetakoak ezingo dira mugitu.

Erlazionatuak