Herriko merkataritza erakusgai

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 7a, 10:42

Gipuzkoa de Moda enpresak antolatuta eta udala zein Murkil dendarien elkarteak babestuta, moda desfilea izan zen larunbatean. Zarautz Modan 2017 ekimenean herriko 22 dendetako moda, osagarriak eta bestelako produktuak ikusteko aukera izan zen.

 Zinema pilotalekuan–hasieran malekoian egitekoak ziren– egin zuten, eguraldi txarra mediao. Jende ugari bildu zuen ekitaldiak; hainbat lagun kanpoan geratu ziren, leku faltagatik.

Argazkiak: Gipuzkoa de Moda