Euren taldeko lehenak

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 14a, 16:37
Espainiako taldea, bosgarren garaipena lortuta.

Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak Esloveniari irabazita, final zortzirenetako txartela eskuratu dute. Jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketa hasi zenetik, ez dute partida bat bera ere galdu. Hori dela eta, euren taldeko liderrak dira.

Gaur jokatu dute Eneko Goenagak eta Mikel Amilibiak taldekako faseko azken partida, Esloveniaren kontra. Espainiako taldea nagusitasunez gailendu da, 30-22ko emaitzarekin. Kasu honetan, 3 gol sartu ditu Amilibiak eta beste 2 Goenagak.

Garaipen horrekin, D taldeko lider da Espainia, lehenbiziko fase horretan ez baitu partida bat bera ere galdu. Hala, final zortzirenetarako txartela eskuratu du. Hurrengo partidan, C taldeko laugarren sailkatuarekin neurtuko dituzte indarrak.

Erlazionatuak

Mexiko ere mendean hartu dute

Zarauzko Hitza 2017 abu 12 Zarautz