Aste Nagusia 2017

San Juanentzat ikurriña eta liga

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 20a, 12:56

Atzo jada erabakita geratu bazen ere, gaur egin da ofizial: San Juan da Euskotren Ligako txapelduna, laugarren urtez. Eguerdian jokatu dute azken jardunaldia, Zarauzko IX. Ikurriñako bigarrengoa, eta 11:14 denboran osatu dute sanjuandarrek estropada, bandera zein liga irabaziz.

Sei segundura iritsi da Hibaika, 27ra Orio eta 37ra Arraun Lagunak. Hona hemen gaurko sailkapena:

  1. San Juan 11:14,22
  2. Hibaika 11:20,66
  3. Orio 11:41,46
  4. Arraun Lagunak 11:51,44

Gaurko estropada bukatuta, honela geratu da aurtengo Euskotren Ligako sailkapen orokorra:

  1. San Juan 31
  2. Hibaika 25
  3. Orio 16
  4. Arraun Lagunak 8