Bertako produktuez gozatzen

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 23a, 14:17

Basque Label Fest jaialdiko egun nagusia ospatzen ari dira gaurkoan. Merkatutik zuretzat! ekimenaz gain, herriko sei jatetxetako pintxoak dastatzeko aukera izan dute herritarrek Lege Zaharren enparantzan atondutako karpan, eta egitasmoan bildutako dirua Hotz Zarautz elkarteari bideratuko zaio. Arratsaldean, Mikel Garaizabal enologoaren eskutik, Goza itzazu zentzumenak Eusko Label produktuekin dastatze antzeztua iznago da, eta kantu-poteoa Joxe Mendizabalekin.