Eskola Kirola herriari erakutsiz

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 23a, 14:40

Eskola Kirolaren 25. urteurrena kirola eginez ospatu dute Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko neska-mutilek. Herriko zortzi gunetan hainbat kirol lantzeko parada izan dute kirol elkarteetako kideen gidaritzapean. Eskola kirola bultzatzeaz gain, ikasturte osoan izan ohi duen parte hartze handia eta boluntarioen lana herriari erakustea izan da jaiaren xedea.