Ruiz Etxeberriaren argazki erakusketa, Lukasen

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 25a, 10:28
Zarauzko Moilaren irudia (Jose Mari Ruiz Etxeberria).

Juan Mari Gibelalderen artelanen ondoren, erakusketa berria zabaldu dute Lukas ardotegian. Jose Mari Ruiz Etxeberriak dronarekin ateratako argazkiak daude oraingoan ikusgai. Joan den ostegunean inauguratu zuten eta azaroaren 2a bitartean iraungo du.