Irudietan: 'Birziklapenean jaioak gara' kanpaina heldu da malekoira

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 13a, 14:02

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak eta Ecoembes elkarteak abian jarritako Birziklapenean jaioak gara kanpaina herrira heldu da. Horren helburua da ekonomia zirkularra herritarrengana hurbiltzea, eta horretarako azpiegitura bat jarri dute itsas pasealekuan, Duke Enearen parean. Erakusketa gune, gune ludiko eta kanpo jarduera banak osatzen dute azpiegitura. Larunbatera bitartean izango da bisitagarri.