Putzuzuloren 12. urteurrena

Putzuzulon amaituko du bira Anestesiak

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 18a, 13:36
Anestesiak iraila bukaeran Bilbon eskainitako kontzertua (Eider Iturriaga)

Azaroaren 18an joko du gaztetxean, eta sarrerak urriaren 25ean jarriko dituzte salgai.

Zirkulutik espiralera azken diskoaren aurkezpen biraren azken emanaldia sorterrian eskainiko du Mikel Kazalisen taldeak. Putzuzulo Amets Fabrikaren 12. urtemugaren egitarauaren barruan joko du, gaztetxean bertan, azaroaren 18an; Ztah taldeak ere hartuko du jaialdian, 22:00etan hasita.

Sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte salgai. Urriaren 25ean, 18:00etan, erosi ahal izango dira Putzuzulon bertan eta Ziburuko Bittor tabernan. Sarrera bakoitzak 8 euro balioko du, eta pertsonako lau sarrera lortu ahal izango da gehienez.