Igandean bukatuko da Euskararen Ginkanan izena emateko epea

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 20a, 14:14
Euskararen Ginkanaren aurkezpena, Orion (UKUE).

Urriaren 3an aurkeztu zuten Kutxa Ekoguneak eta bailarako udaletako euskara eta gazteria zerbitzuak Urola Kostako Euskararen Ginkana. Gazteak izena ematen ari dira, baina antolatzaileek azken bultzada bat eman nahi diote izen-emateari. Hala, datorren igandera (urriaren 22ra) arte izango da horretarako aukera.