Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean emango dute 'Errementari' filma

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 25a, 18:17

Sitgeseko jaialdian aurkeztu ondoren, larunbat honetan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astean emango dute Errementari filma. Pablo Urkijoren estreineko film luzean agertzen da Maite Bastos aktorea. 19:30ean eskainiko dute, Antzoki Zaharrean, baina sarrerak dagoeneko agortuta daude.