Bozka eman daiteke Urkomeren sari irekirako

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 9a, 10:31
V. Urkome Sarien aurkezpena, Merkatu plazan (Aritz Mutiozabal).

Urkome Sariak sei ataletan banatuta daude: lehen bost ataletako irabazleak epaimahaiak aukeratzen dituen bitartean, seigarrena herritarren bozkekin erabakitzen da. Atzo ireki zuten botoa emateko epea.

Zortzi dira 5. Urkome Sarietan bozka bidez emango den sarirako hautagaiak: La Oveja Latxa, Tokiko basalandareekin egindako artisau produktuak eta formazioa/esperientziak, Haziak lau haizetara zabaltzen, Tidore, Denda eredu berri bat, Red de productores locales para la comercializacion direcya de semilla ecologica, Sanazio natural osoa eta garapena, oreka nutrizional zientziaren eskutik, eta Elikadura burujabetza.

Gustukoenaren aldeko botoa www.urkome.eus webgunean eman daiteke, azaroaren 29a bitartean. Parte-hartzaile guztien artean Urola Kostako produktu sorta eder bat zozkatuko dute, gainera. Sari banaketa ekitaldia hilaren 30ean izango da, San Andres egunean, Azkoitiko udalbatzar aretoan.