Irudietan: Asier Serranok jaso du Euskadi saria

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 14a, 10:30

Bilboko Azkuna Zentroan izan zen atzo Euskadi sarien banaketa ekitaldia. Bertan izan ziren zazpi sarituak, tartean Asier Serrano Zarauzko bizilaguna. Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuten saria, eta  Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ere bertan izan zen. Lehendakariak sariok duten garrantzia nabarmendu zuen, batik bat egileen lana aitortzeko eta ikusgai egiteko. Era berean, irakurzaletasunaren aldeko apustua egin zuen. Zupiriak "irakurleon txanda" dela adierazi zuen. "Eskuratu ditzagun liburuok eta goza dezagun”. Linbotarrak lanagatik eskuratu du Serranok euskarazko literatura saria.

Erlazionatuak