Finalerako txartela eskuratu du Gallok

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 3a, 16:02
Gallo, La Jollan lehian (ISA Worlds)

Gaur jokatuko dituzte Stance ISA World Adaptive txapelketako finalak, La Jollan (Kalifornia, AEB). Atzo eskuratu zuen Aitor Frantzesena Gallo-k, jardunaldiko bigarren olatu onena hartuta: 9 puntukoa.

Eguneko olatu onena Mathew Formston australiarrak eskuratu zuen: 9,33. Atzoko txandan alde handia atera zien Gallok bere aurkariei; 12,17 puntu bildu zituen zarauztarrak, Costa Ricako Henry Martinezek 2,10; Mateo Fanchini italiarrak 3,03 eta Javier Scot txilatarrak 3,44.Hala, Formstonekin batera, Fige Diel brasildarra eta Scotten kontra neurtuko ditu gaur indarrak ikusmen arazoak dituztenen mailako iazko txapeldunak. 18:00etan hasiko da lehia, eta zuzenean jarraitu ahalko da txapelketako atarian.