Bideoa: 1989ko naziorteko surf txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 16a, 17:53

Pazko Astean jokatuko dute aurten ere Pro Zarautz nazioarteko surf txapelketa. 80ko hamarraldian hasi ziren mundu mailako proba hori jokatzen udalerrian, eta horietako bat da honakoa. Bideo honetan 1989ko surf probako bi finalaurdenekoko zein finaleko irudiak daude ikusgai. Derek Ho eta Sunny Garcia hawaiiarrek neurtu zituen indarrak finalaurreko batean, eta Martin Potter eta Nicky Wood ingelesek bestean. Ho eta Potter sailkatu ziren finalerako, eta azken hori nagusitu zen. surfskatevideos1 Youtubeko erabiltzaileak igo du ikus-entzunezkoa bere kanalera.