John Bergerrek sortutako telesaila eskainiko dute ostiralean Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 17a, 09:00
'Ways of Seeing' telesaileko irudi bat.

Pasa den asteartean inauguratu zuten Ikusteko moduak. John Berger gogoan aldi baterako erakusketa Photomuseumen eta otsailaren 11era arte izango da ikusgai. Horren bueltan, idazle, margolari eta arte kritikariaren inguruko zikloa antolatu dute. Hala, ostiralean, Bergerrek berak sortutako Ways of Seeing telesailaren lehen eta bigarren saioak eskainiko dituzte, 18:00etatik aurrera, museoan bertan.