Prest dago Urtetako argiteria berria

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 18a, 10:39
LED teknologia bidezkoa argiteria jarri dute auzo elkartearen inguruetan.

Gabonen aurretik hasi zen udala argiztapen sare berria jartzen Urteta auzoan, Obra eta Zerbitzuetako sailak martxan duen aurrezpen energetikorako plan bereziaren barruan. Dagoeneko prest dago argiteria berria. LED teknologia bidezko argigailuak jarri dituzte Eliz-Mendi elkartearen kanpoaldia, plazan zein frontoian. Erregulazio sistema automatiko baten bidez, argindar kontsumoa jaistea du helburu udalak.