Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8ko plantoa lantzeko asanblada, ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 31a, 09:00
Iazko martxoaren 8an emakumeen etxea aldarrikatu zuten (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Euskal Herriko Mugimendu Feministak planto deialdia egin du aurtengo martxoaren 8rako. Zarautzen ekimena antolatzeko eta prestaketa lanetarako asanblada deitu dute biharko; Putzuzulo gaztetxean jarri dute hitzordua, 19:30ean. Herrian lanketa nola gauzatu adostea da bileraren helburua, eta horretarako herriko emakume guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.