Irudietan: Eulen txirrindulari taldea Bokalen eta Kanbon

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 9a, 08:00

Eulen taldeko txirrindulariak Ipar Euskal Herrian aritu ziren lehian joan den asteburuan, Lessor Basque zirkuituko probetan; larunbatean Bokalen, eta igandean Kanbon. Asteburu honetan Donibane Garazin eta Maulen izango dituzte hitzorduak. Hona hemen joan den asteburuko Martin Earlyren argazkiak. Denboraldiari dagokionez, talde mailan aurrean aritzea du helburu Eulenek.