ZarautzOn izango da protagonista 'Norteko Ferrokarrila' irratsaioan

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 16a, 14:00
ZarautzOn elkarteko kideak Euskadi Irratian (ZarautzOn).

ZarautzOn elkarteko kideak Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila irratsaioko gonbidatuak izan dira. Gaur gauean, 22:00etan hasita, emango dute saioa Guillermo Roa esatariaren gidaritzapean, eta astearterako antolatutako Bitcoin: Iraultza ala burbuila? hitzaldia izango dute hizpide, Ibai Gesalarekin batera. Larunbat honetan, otsailaren 17an, saioa berriz entzuteko aukera izango da 15:00etatik aurrera.