Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Duintasunako jubilatu eta pentsiodunek bat egingo dute martxoak 8ko grebarekin

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 6a, 18:13
Duintasuna elkarteko emakumeak eskuetan hainbat etxetresna dituztela.

Besteak beste, martxoaren 8an ez dute ez zaintza lanik beteko, ez otordurik prestatuko, ezta erosketarik egingo ere.

Hainbat herrialdetan martxoaren 8rako zabaldutako greba deialdiarekin bat egingo dute Duintasuna elkarteko emakumeek, eta gogorarazi dute sistema honek ez duela funtzionatzen emakumeen ekarpenik gabe. Salatu dute, jubilaturik dauden emakumeek bizi osoa beraien familiak zaintzen pasa dutela, eta gaur egun ez dutela pentsio eskubiderik.

Azaldu dute, noiz edo noiz soldatapeko langile izanik ere, jubilatutako emakume askok miseriazko pentsioak kobratzen dituztela, eta asko, 85 urte bete arte ez direla jubilatzen, orduan uzten baitiote zaintzaile "baldintzak" betetzeari.