Terrorismoaren biktimak gogoratuko ditu Udal Gobernuak

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 9a, 16:59
Azaroan eginiko memoriaren eguna

Ekitaldia igandean izango da, 12:00etan hasita, Arrosategi parkean.

Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin bat eginik, Udal Gobernuak terrorismoaren biktimak gogoratzera deitu nahi ditu herritarrak. Arrosaledan elkartuko dira igandean, martxoaren 11n, 12:00etan. Udal Gobernua osatzen duten bi alderdietako bzeramaileek gobernuak adostutako testua irakurriko dute. Ondoren, bost minutuko isilunea eta lore eskaintza egingo dituzte krabelin zuriekin.

Testuan nabarmentzen dutenez, "Zarautzen izandako terrorismoak kalte konponezina eragin die familia askori". Aurten, aipamen berezia egingo diete "terrorismoaren bortizkeria isilpean bizi izan duten pertsona, agian anonimo, guztiei".

Zarauzko Eusko Alkartasuna ere ekitaldian izango da.