Bideoa: Atxiloketak salatu dituzte hainbat herritarrek

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 20a, 19:54

"Terrorismoa goratzea" leporatuta atxilotu dute gaur goizean Zarauzko bizilagun Antton Lopez Kubati, eta beste hiru lagun: Oihana Garmendia, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiarekin batera. Intxaurrondoko kuartelean deklaratu ondoren, aske utzi dituzte laurak. Arratsaldean manifestazioa egin dute Zarautzen, Musika Plazatik abiatuta, atxiloketak salatzeko.