Pro Zarautz 2018

Irudietan: Giro ederra Pro Zarautz surf txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2018ko api. 6a, 19:53

Aurreko egunetan baino olatu desegokiagoak egon badira ere, horrek ez die zarauztarrei egunaz eta antolatutako ekitaldiez gozatzea galarazi. Izan ere, surfaz gain, hainbat ekitaldi daude antolatuta Pro Zarautz 2018an.

Yogarekin hasi dute eguna goizeko 9:00etan. Horren ostean, hamaiketako osasuntsuaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek, emakumeak final zortzirenak jokatzen ari ziren bitartean. Arratsaldean, berriz, skate lehiaketa eta Kanpai taldearen eskutik dantza garaikidea izan dira. Amaitzeko, DJ Kutxabank aritu da musika jartzen.

Gauean, berriz, DJ gehiago eta Willis Drummond taldea izango dira Munoa plazan. Hemen duzue ikusgai asteburuko egitarau osoa.

Erlazionatuak