Pro Zarautz 2018

Erabakita gelditu dira Pro Zarautz txapelketako finalerdiak

Zarauzko Hitza 2018ko api. 7a, 17:39
Huscenot gaurko final erdietan. (Poullenot)

Garazi Sanchez, Leticia Canales eta Pauline Ado euskaldunak eta Camilla Kemp portugaldarra izan dira emakumeen kategorian final erdietarako txartela lortu dutenak. Gizonen kategorian, berriz, Vicente Romero, Jorgann Couzinet, Maxime Huscenot eta Jose Gundesen izango dira final handira sailkatzeko lehian.

Imanol Yeregi zumaiarra lehiatik kanpo gelditu da final laurdenak jokatu ondoren. Manga txukuna egin arren, ezin izan ditu Huscenot frantziarraren zehaztasuna eta bikaintasuna gainditu. Hala, eskualdeko surflariak lehiatik at gelditu dira gaurkoan.

Bihar erabakiko da zeintzuk izango diren aurtengo Pro Zarautz txapelketako txapeldunak. 8:45an daude deituta surflariak itsasoan sartzera, final erdiak jokatzeko lehenengo, eta ondoren, finala.