Irudietan: Antoniano aretoa txiki geratu da 'Bertsozientzia' saioarekin

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 16a, 13:52

ZarautzOn elkartearen eskutik, Bertsozientzia. Jakinduriek Mundue Erreko Dau egitasmoa egin zuten atzo Antoniano aretoan. Gipuzkoan egiten zen lehen saioa izan zen, eta jende ugari bertaratu zen. Anjel Alkainek gidatuta, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariak aritu ziren, batetik, eta Felix Zubia, Ainara Sangroniz eta Josu Lopez Gazpio zientzialariak, bestetik.

Argazkiak: @ZarautzOn