Irudietan: Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' omendu dute Literattipia literatur festan

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 27a, 15:17

Literattipia haurren literatur festa izan da gaur eguerdian Musika plazan. Literaturiaren egitarauaren barruan antolatu dute ekimena, eta etxetik ekarritako liburuak trukatzeko aukera izan dute txikienek. Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' idazle zarauztarra omendu dute, haurren eta gaztetxoen literaturan egindako ekarpenagatik. Pozik agertu da idazlea, haur guztiek liburu bana zutela ikusita. Gaur iluntzera arte jarraituko dute Literaturiaren bueltan antolatutako ekimenek.