Zarauzko Triatloia 2018

Triatleta gazteen txanda

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 11a, 15:19

Urtero bezala, Zarauzko Triatloiaren biharamunean, triatleta txikien txanda izaten da. Aurten ere, Zarauzko Triatloi Elkarteak gazteen artean kirol hau sustatzeko proba antolatu du, eta hainbat neska-mutilek hartu dute parte. Hainbat mailatan banatuta, Zarauzko Dama inguruan aritu ziren igerian, bizikletan eta korrika.