Triatleta gazteen txanda

Zarauzko Hitza 2018-06-11 15:19   Kirola

Urtero bezala, Zarauzko Triatloiaren biharamunean, triatleta txikien txanda izaten da. Aurten ere, Zarauzko Triatloi Elkarteak gazteen artean kirol hau sustatzeko proba antolatu du, eta hainbat neska-mutilek hartu dute parte. Hainbat mailatan banatuta, Zarauzko Dama inguruan aritu ziren igerian, bizikletan eta korrika.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Zarauzko Triatloiko sailkapena eta denborak

Zarauzko Triatloiko sailkapena eta denborak

Zarauzko Hitza 2018-06-11 10:39   Kirola

Larunbat arratsaldean jokatu zen Zarauzko Triatloia, zeinean Judith Corachan eta Gustavo Rodriguez izan ziren txapeldun. Hona hemen probako sailkapena eta denborak ikusgai.

Judith Corachanek eta Gustavo Rodriguezek irabazi dute Zarauzko Triatloia

Amaia Urbieta Arruti 2018-06-09 20:21   Kirola

Judith Corachanek eta Gustavo Rodriguezek irabazi dute Zarauzko Triatloia

Corachan hasieratik ibili da lehen bi postuen artean, baina Gustavo Rodriguezek korrikaldian gainditu ditu aurretik zituen lehiakideak. Helmugara heldu den lehen euskalduna, berriz, Jon Unanue zarauztarra izan da.

Dena prest XXXII. Zarautz Triatloirako

Zarauzko Hitza 2018-06-09 09:42   Kirola

Gaur jokatuko dute XXXII. Zarautz Triatloia eta azken egunotan prestaketa lanetan ibili dira antolatzaileak. Munoako karpan dortsal banaketa zein bilera teknikoa izan zituzten atzo, azken uneko zalantzak argitzeko.


14:00etan abiatuko dira emakumeak Getariatik, eta ordulaurden beranduago gizonak. Igeriketa proba amaitu ostean, bizikletetara igo eta Meagas eta Oikia aldeko ibilbide bati bi buelta emango dizkiote, eta herri barruan lasterka hasi aurretik, Aia-Orio norabiderantz abiatuko dira, bizikletetan azken bira ematera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kostako bidetik ez da pasatuko aurten Zarauzko Triatloia

Zarauzko Hitza 2018-06-07 15:17   Kirola

Kostako bidetik ez da pasatuko aurten Zarauzko Triatloia

Larunbat arratsaldean jokatuko dute 32. aldiz, eta ibilbidean aldaketak egin behar izan dituzte antolatzaileek, luiziek N-634 errepidean eragindako kalteen ondorioz.

Hainbat aldaketa egingo ditu Lurraldebusek triatloiagatik

Hainbat aldaketa egingo ditu Lurraldebusek triatloiagatik

Zarauzko Hitza 2018-06-07 10:55   gizartea

Larunbat honetan Zarauzko Triatloia jokatuko denez, Lurraldebusen zenbait lineak aldaketak izango ditu.