Hastear da traineru denboraldia

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 12a, 12:29
Aurtengo denboraldia aurkeztua dute jada arraunlariek (Aritz Mutiozabal)

Asteburuan ekingo diote lehiari ZAEko arraunlariek, Portugaleten jokatuko den jardunaldi bikoitzarekin.

Denboraldia hastear da eta KAE-1 ligan parte hartuko duten ontziak izango dira uretaratzen lehenengoak. Asteburu honetan hasiko dute Portugaleten jokatuko duten jardunaldi bikoitzean, hilaren 16an (erlojupekoa, kale bat eta lau luze) eta 17an (lau kalea, lau luze); eta abuztuaren 19ra arte, hamabost jardunaldi jokatuko dituzte guztira. Zarautzek gogotsu ekingo dio lehiari, Gari Uranga entrenatzaileren gidaritzapean.

Taldea eraberritu dute aurten, baina ilusioz daude eta bigarren txandan egonkortzeko itxaropenarekin. Zarautzekin batera, eskualdeko beste bi ontzi ariko dira ligan: Getaria eta Zumaia. Gainera, jardunaldi bana jokatuko dute norberaren herrian: uztailaren 1ean, Getarian; uztailaren 7an, Zumaian; eta abuztuaren 18an, Zarautzen.