Sanpelaioak 2018

Irudietan: Giza Proba San Pelaion

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 29a, 17:25

Atzo amaitu ziren San Pelaio jaiak Iñurritza auzoan. Festen azken egunean, giza probako erronka izan zen ikusgai, eta amaitzeko, Iratzar musika taldeak girotu zuen gaua.

Julen Iturrasperen eta Mendaroko giza proba taldearen arteko erronka izan zen atzokoa, eta 2016an Euskadiko azpitxapeldun izandako earra izan zen garaile. 500 kiloko harriari tiraka aritu ziren 20 minutuz, eta Iturraspek egitea lortzen zuen plaza bakoitzeko, 11 egin behar zituzten Mendarokoek. Hala, 21 metroko plazan arrastaka, 6 plaza egiteko metro bat falta izan zuen Iturraspek, beraz, mendaroarrek 65 egin behar zituzten gutxienez, baina 64 egin zituzten.