Irudietan: Eguzki galdatan hasi da Txaparrotan 2018

Onintza Lete Arrieta 2018ko eka. 30a, 15:18

09:30etik 20:00ak arte, hainbat eskubaloi partida ari dira jokatzen haurrak gaur Desertu Txikian. Izan ere, 118 taldek eman dute izena Txaparrotan txapelketan. Aurten 15. urteurrena da, eta horregatik mozorrotuta jokatzera animatu dituzte taldeak. Halaxe egin dute batzuek. Gainerakoan, gorabeherarik gabe igaro da goiza, eguzkiak gogotik jo arren.