Gaur hasiko da Frontoi Txikiko Emakumezkoen Paleta Txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 9a, 10:26

1. jardunaldi honetan, bi partida jokatuko dira. 18:30ean izango da lehenengoa.

Gaur emango diote hasiera hamargarren Frontoi Txikiko Emakumezkoen Paleta Txapelketari, 18:30ean hasita. Hileko bigarren eta hirugarren asteetan zehar jokatuko da, eta finaleko norgehiagoka hilaren 18an izango da.

Hona hemen gaurko partidak:

  • Amaia Zabala - Garbiñe Estefano / Garazi Eizmendi - Nahia Eizmendi
  • Ekhiñe Balerdi - Garazi Urdangarin / Nerea Fernandez - Miren Lertxundi