Musikaz girotutako ipuin kontaketa

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 4a, 13:26

Atzo hasi zen 30. Udako Musikaldia, Alaia Quintet haize-boskotearen kontzertuarekin. Gaur goizean, berriz, ipuin kontaketa musikatuaz gozatu dute haurrek, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan. Saioa Azipurua kontalariaren istorioa girotu dute Ane Artetxe harpa-jotzaileak eta bi txalapartarik.

Musikaldiaren barruan, bigarren ipuin kontaketa musikatu izango da hilaren 25ean, baina orduan Amaia Puin ariko da kontu-kontari eta Itziar Lertxundi biolontxeloarekin.

Erlazionatuak

Zarauzko musika erdigunera

Onintza Lete Arrieta 2018 abu 01 Zarautz