Yuri Berchichek Athleticekin debutatu du

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 21a, 11:37
Yuri Berchiche atzoko partidan. (Athletic Club)

Leganesen aurka jokatu zuen atzo Athleticek, San Mamesen. Peru Nolaskoain zumaiarrak ireki zuen markagailua, eta azkenean, 2-1 irabazi zuen talde zuri-gorriak.

Garaipenarekin hasi du liga jokalari zarauztarrak. Atzo San Mamesen Athletic eta Leganesen arteko norgehiagoka izan zen, eta garaipena erdietsi zuten Bilbokoek, 2-1eko markagailuarekin. Nolaskoain zumaiarrak ireki zuen markagailua, talde zuri-gorriaren lehenengo gola berak sartu baitzuen.

Orain arte Paris Saint-Germain (PSG) taldearekin aritu da Berchiche, baina udaran Athleticekin sinatu zuen kontratua, 2022ko ekainera arte. 100 milioi euroko etete klausula adostu zuten bi taldeek.