Aurrera doa udal aurrekontuak lantzeko prozesu parte hartzailea

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 9a, 13:37
Atzo Alde Zaharreko bizilagunekin egindako bilera. (Zarauzko Udala)

2019ko udal aurrekontuak lantzeko udalak abiatutako prozesu parte hartzailea martxan da jada. Sei bilera deitu zituzten herriko auzo ezberdinetan, herritarrei udalaren egoera ekonomikoaren eta 2019rako eskuartean dituzten proiektuen berri emateko; Mendilauta/Iñurritzan, Azken Portu/Aritzbatalden, Zelai Ondo/Mitxelena/Itxasmendin, Alde Zaharrean, Hiruerreketa/Vista Alegren, eta Urtetan.

Atzo Alde Zaharreko bizilagunekin bildu ziren udaleko zenbait ordezkari, Portuetxeko Udalbatza aretoan. Gaur, Vista Alegre eta Hiruerreketako bizilagunen txanda izango da, 19:00etan Vista Alegreko auzo elkartearen lokalean. Etzi, Urtetako auzokideekin izango da bilera, bertako elkartean.