Hasi da Itsasotik Herrira egitasmoa

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 13a, 10:31
Buffaloren kontzertuko une bat (Baleike.eus)

Kostako bost herrietan kulturari eta gastronomiari lotutako hainbat jarduera egingo dituzte. Aurrenekoak atzo, ostirala, egin zituzten, eta gaurko ere egitarau oparoa dute prest Itsasotik Herrira egitasmoan.

Esaterako, Buffalo talde zarauztarrak kontzertua eskaini zuen atzo Zumaian, Kofradiako plazan. Argitaratu berri duten Ulu diskoko kantak eta aurreko diskoetakoak jo zituzten Itsasotik Herrira egitasmoaren barruan.

Zarauzko egitaraua

Gaur, urriak 13:

10:30. Itsasoari 8 begirada bizipen ibilaldia. Ibilbidean zehar, Aran Santamaria, Ander Ormazuri, Paulo Albizua, Lore Agirre, Amaia Zinkunegi, Barbara Stammel, Xabier Insaustiren eta Manu Urbietarren artelanak izango dira ikusgai. Zarauztik Getariara.
12:00. Kantujira Lege Zaharren Enperantzatik hasita.
17:00. Artisau tailerrak Lege Zaharren Enparantzan. Xaboi eta esmalte tailerra haurrentzat.
19:00. Food&Creation. Gastronomia eta sormena lotuko dituen ekimena. DJ Makala eta Aiala ostalaritza eskola. Bizkaia kalea, 11.
20:00. Lagun artean jarduera. Poteoa kuadrillan, Zarauzko historia, anekdotak, eta dastaketa edari eta pintxoekin. Kosta Gastronomikaren barruan.
22:00. The Garce of Dionysus taldearen kontzertua Lege Zaharren Enparantzan.