HARA! Irabazle berdinak Euskal Kosta Krosean eta Behobia-Donostian

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 12a, 16:25
Merino, Euskal Kosta Krosean lasterka.

Emakumezkoetan, Aroa Merinok irabazi du Behobia-Donostia maratoi erdia, eta bera izan zen Euskal Kosta Kroseko garailea ere. Irristaketan, berriz, Idoia Martinez de Lafuente izan da txapelduna bi probetan.

Merinok hirugarren aldiz irabazi du Behobia-Donostia proba, 01:09:41eko denborarekin. Euskal Kosta Krosean, berriz, 01:12:50ko denbora egin zuen, eta proba hau bigarren aldiz irabazi zuen (Euskal Kosta Krosaren bigarren edizioa izan zen).

Idoia Martinez de Lafuenteren kasuan, 00:40:24ko denborarekin irabazi zuen Behobia-Donostiako irristaketa proba, eta Euskal Kosta Krosa, berriz, 00:28:08ko denborarekin.