Irudietan: Autokarabana egin dute adinekoen zentroetako langileek, Zarauztik hasita

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 29a, 09:00

Hainbat mobilizazio deitu dituzte aste osoan zehar LAB eta ELA sindikatuek, adinekoen egoitzetako langileen egoera dela eta. Zaintza lanak "duintzeko" asmoarekin, atzo goizean ELAk deitutako kotxe karabana egin zuten, Zarauztik hasita.

Gipuzkoako hirugarren adineko egoitzetako langileek mobilizazioak eta lanuzteak hasi dira egiten beraien egoera salatu eta eskubideak eskatzeko; horien artean zaintza lana duintzea. Atzo, esaterako, kotxe karabana luze bat egin zuten Zarauztik hasita. Zarautzen, Eguneko Zentroko langileek ELAk deitutako mobilizazioekin bat egin dute.