Gabonak

Bideoa: Ikusgai dago Zarauzko Gabonetako Spota

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 5a, 19:33

Aurreko urteetan Zarauzko Udalak argazki bidez zoriondu izan ditu herritarrak, eta aurtengoan, gabon zoriontsuak opatzeko ikus-entzunezkoa prestatu dute.

Horretarako, hainbat herritar bildu ziren San Frantzisko kalean, eta "tokian tokiko dendei bultzadatxoa emateko eta zarauztarrei gabon zoriontsuak opatzeko" iragarkia filmatu zuten bertan, duela aste batzuk. Chroma Branding diseinu estudioak grabatu zuen ikus-entzunezkoa.