Bideoa: 'Lou, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' trailerra

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 10a, 09:33

Durangoko Azokan atzo aurkeztu zuten Lou Olangua zenari buruzko dokumentalaren trailerra. Ikus-entzunezko hori egitearen ideiak irabazi zuen iaz Daniel Txopitea Beka, eta hiru lagunen artean egin dute: Usua Garin, Izotz Barrio eta Andrea Lopetegi. Lou OK Korral, Las Lagartas eta Humedecidos taldeetako abeslaria izan zen.

Dokumentalaren egileek iazko irailean eman zioten HITZAri proiektuaren berri eta Lou aukeratu izanaren arrazoiak azaldu zituzten. Hemen irakurri daiteke albistea.