Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da igandean

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 28a, 18:11

Gabonetako Haurren Hamabostaldiaren barruan, ohi bezala, Pirritx Porrotx eta Marimotots izango dira Aritzbatalde kiroldegian. Igandean bi saio eskainiko dituzte, eta Musua emanaldia aurkeztuko dute.

Igandean 16:00etan hasita, bi saio eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Sarrerak alde aurretik salgai daude, Andatza kafetegian, Geltoki tabernan eta Santa Marinako Koxkor okindegian, 6 euroan. Emanaldiaren egunean ere sarrerak erosteko aukera izango dela azaldu dute antolatzaileek, kiroldegiko leihatilan.

Pailazoen emanaldiaz gain, beste hainbat jolas, tailer eta egitasmo ere antolatu dituzte aurtengo Haurren Gabonetako Hamabostaldirako.