Hilaren 22an itxiko dute Emakumeentzako Jabetze Eskolako ikastaro berrietarako izen-ematea

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 16a, 14:02
Iazko urritik abendura bitartean ere izan ziren ikastaroak.

Urtarriletik maiatzera bitartean izango dira Emakumeentzako Jabetze Eskolako ikastaro berriak. Izen-ematea urtarrilaren 7an ireki zuten, eta 22an, asteartea, itxiko dute epea. 

Internetetik (www.berdintasunazarautz.wordpress.com helbidean), e-mail bidez (berdintasuna@zarautz.eus helbidera mezua igorrita) edo aurrez aurre eman daiteke izena, Parekidetasun Departamentuan (Zigordia 33). Departamentua astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 08:30etik 14:30era.

Hona hemen Emakumeen Jabetza Eskolako ikastaro berriak eta bakoitzaren azalpena.