Zarautz Ekinen lehen bilera egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 18a, 15:00
(Zarauzko EAJ)

Zarauzko EAJ-k 'Zarautz Ekin' izeneko prozesu parte hartzailea abiatu du, eta dinamikaren lehenengo bilera irekia larunbat honetan egingo dute.

Batzokian izango da bilera, urtarrilaren 19an, larunbata, 10:00etan. EAJk, ekimen honen bitartez, arlo desberdinen inguruko herritarren iradokizunak jaso nahi ditu, ondoren, jeltzaleek aurkeztuko duten programan jasotzeko.