Eñaut Urkizu eta Eñaut Aranzabal izan dira txapeldun Musean, Urtetan

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 27a, 15:10
Neska Mutil Ardoko kideen eskutik jaso zuten saria irabazleek. (Onintza Olaizola)

Atzo Mus Txapelketarekin eta gaueko kontzertuekin eman zieten amaiera Urtetan Sansebastianei. 43 bikote aurkeztu ziren Mus Txapelketara, eta Eñaut Urkizuk eta Eñaut Aranzabalek lortu zuten txapela janztea. Hala, txapelak, trofeoak eta 400 euro eskuratu zituzten zarauztarrek.