'Bullying begiradak' antzezlana eskainiko dute gaur

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 30a, 12:30
Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek hartuko dute parte emanaldian.

Ainhoa Alberdiren eta Iraia Eliasen antzezlanarekin emango diete hasiera bullyingaren inguruko jardunaldiei. Giza Liburutegia ere martxan jarriko dute laster.

Berritzeguneak eta Zarauzko Udalak bullying-a lantzeko jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean. Gaur, asteazkena, emango diote hasiera egitasmoari. 18:30ean, Bullying begiradak izeneko antzezlana eskainiko dute Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek, Antoniano aretoan. Jarraian, parte hartzeko eta "feedbacka eskaintzeko" aukera izango dute ikusleek.

Datorren asteazkenean, otsailak 6, izango da jardunaldietako bigarren saioa. 18:30etik aurrera Giza Liburutegia jarriko dute martxan.